Gure DNA, zuzenekoak
Ordiziarrock lagunak
Egin zaitez Ordiziarrock-en bazkide eta Ordiziarrock-ek antolaturiko ekintzetan deskontuak izango dituzu. Baita zozketa ezberdinetan parte hartzeko aukera ere izango duzu.
Pertsona eta gustu guztientzat zuzeneko musika eta kultur ekitaldiak antolatzea da Ordiziarrock Ekintzak lantaldearen iparra. Norabide horretan, esperimentazioa dugu lagun.
Jaialdi bat baino askoz gehiago
Gure ekintza guztiak debalde dira, baina salbuespenetarako, hemen dituzue sarrerak.
Sarrerak erosiOrdiziarrock XXIII 2026
Azken berriak
Ordiziarrock 2026 XXIII: buruak lehertuta ditugu. Orain, lehertu daitezela kaleak!
Ordiziarrockek ez du inor hotz uzten, eta aurtengo jaialdia da horren erakusgarri. Gure aurtengo leloak dioen moduan, "buruak lehertu" ditugu jaialdia antolatzen, eta horren emaitza "kaleak lehertzea" izango da.
Bluestuntza 2026: William, uztailaren 23an
Williamen emanaldia tradizio bihurtzear da Otatza plazan. Iaz izandako harrera bikainaren ostean, aurten berriro etorriko da, uztailaren 23an, ostegunean.








