Ordiziarrockek ez du inor hotz uzten, eta aurtengo jaialdia da horren erakusgarri. Gure aurtengo leloak dioen moduan, “buruak lehertu” ditugu jaialdia antolatzen, eta horren emaitza “kaleak lehertzea” izango da.
Horregatik, kaleak girotzen ohituta dauden musikariengana jo dugu, eta kaleko musika taldeek osatutako egitaraua prestatu dugu goizetik gaueko ordu txikietara arte.
Aurtengo beste berrikuntzetako bat kokalekua izango da: plaza nagusia. Frontoitik bertara mugituko dugu gunea, egitura berritzaile batekin, ikus-entzuleak eta musikariak eroso egoteko helburuarekin. Musikarien elkargunea izango da plazan altxatuko dugun gunea, eta Hamelingo txirulariak nola, hala erakarriko zaituztete kaleetatik plazara.
Kaleko musikarien lana amaituta, DJ Necoraren esku egongo da musikak etenik ez izatea goizaldean plazan. Aurretik, 19:00etan, Street Dantzeko gazteen ikusikizuna ere egongo da plazako gunean.
Zaila da hitzekin azaltzea zer aurkituko duzuen… Beraz, bertaratzea izango duzue onena!
EUSKORLEANS
LADINAMO
PSYCHOCLOWN
SAKATU


Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!