Ordiziarrocken laguna bazara, zorionekoa zu, asteazkenean Legoreggaerako bi sarrera bikoitz zozketatuko baititugu bazkide guztien artean.
Legoreggae musika jaialdia Legorretako kiroldegian ospatuko da martxoaren 25ean, eta kartel aparta osatu dute aurtengoan ere. Beraz, egon adi asteazkeneko zozketari eta zorte on!
Eta ez bazara oraindik Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin, zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!

