Rock progresiboan eta psikodelikoan zaildutako musikari eibartarra gurera etorriko da bakarlari gisa. Folka ardatz hartuta osatu zuen lehen diskoarekin etorriko da gurera.
Gainera, nobedade handi batekin dator Ordiziarrocken ekimena, normalean D’elikatuzen (berritze lanak egiten ari dira bertan) egiten genituen kontzertuak, aldi baterako (edo nork daki noiz arte), Sugaar tabernara eramango ditugulako.
Kontzertua 19:00etan hasiko da Sugaarreko beheko solairuan, eta 5 euro balioko du sarrerak.

Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!