COVID19-aren aurkako neurriengatik herriko eta herri mugakideetako musikazaleak soilik etorri ahal izango dira. Horregatik, etorri ezin dutenei jaialdia streamingez ikusteko aukera emango diegu. Gure webgunean izango duzue ikusgai, eta plana borobiltzeko, kontzertuak ikusten ari zareten bitartean, herriko ostalarien produktuekin mokadutxoa egitea proposatzen dizuegu, sektore horrek bizi duen egoera latza arintzen laguntze aldera.
