Emanaldiak 18:30ean hasiko dira, Domingo Unanue plazan. Ez da ordaindu beharko, baina sarrera hartzea gomendatzen da: sarrerak hemen.
Ordizian jairik egongo ez bada ere, gure ekarpentxoa egingo dugu uztailaren 15ean Sheilah Cuffy eta Eneritz Furyak artisten kontzertuekin.
Ezagutzen ez duenarentzat, Cuffy nazioarteko artista da. Londresen jaioa, ibilbide luzea egin du musikan, antzerkian eta telebistan. Talde ezagunekin kolaborazio lan aipagarriak egin ditu, eta oraingoan gure artean izango dugu Soul, Funky, Dance, House eta Jazz estiloetan nabarmendu den abeslaria. Ez dugu askotan izango maila honetako artista bat gure artean, eta aprobetxatu beharra dago.
Bestalde, Eneritz Furyak lan berriarekin etorriko zaigu Ordiziara. Musika ildo desberdinak taularatuko ditu, eta asko izango dira harrituta geratuko direnak musikagile euskaldunak erregistro desberdinetan aritzeko duen gaitasunarekin.
