Sagarock! izeneko musika zikloa jarriko dugu abian Tximista sagardotegian martxoaren 5ean, eta kontzertu sorta musikari mungiarrarekin hasiko da.
Musika eta gastronomia uztartuko ditugu ziklo honetan, eta lehenengo kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko. Gogoratu bazkide eginez gero, deskontuak izango dituzuela.
Pandemiaren egoerak baldintzatuko du ordutegia, baina hasiera batean, 18:00etan izango da ate-irekiera.
“Rueda” izena hartuta, Rafa Rueda mungiar musikariak bakarkako seigarren diskoa argitaratu berri du, ahotsaz, gitarraz eta elektronika delikatuz sorturiko zortzi kantu ederren bilduma. (eitb.eus)
