XX. urteurrenarekin batera, mertxan sorta berria kaleratuko dugu. Irudian ikusten dituzuen kamisetez eta izerditakoaz gain, tote bag bat ere jarriko dugu salgai (beltza irudi txuriekin).
Bazkidea bazara, bota mezu bat ordiziarrock@gmail.com-era edo 680172983 telefono zenbakira zein kamiseta eta zein talla behar duzun esanez, eta jaialdian kamiseta prest izango duzu mertxan postuan, itxaron beharrik izan gabe.
Tallak: S, M, L eta XL
Prezioak: kamisetak 12 euro, izerditakoak 25 euro, eta tote bagak 8 euro.
Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!

