Musika, musika eta musika izango ditugu asteburu horretan Ordizian. Ah, eta dokumental bat ere bai!
ENARAK, urriak 16, 19:00etan, Herri Antzokian (5 €)
Sinopsia: 1967an, diktadura frankista betean, askatasun egarri ziren seminarista batzuek “Enarak” taldea sortu zuten. Garaiko jendartean oraindik arrotzak ziren pop, rock eta psikodelia estiloak jotzen zituzten, euskara hutsean. Ehundaka kontzertu eman ondoren, 1971an misteriotsuki desagertu ziren, betirako. 50 urte ondoren, abeslariaren semea, Beñat, taldearen aztarnen bila abiatuko da, ornitologia, collage-a eta bilaketa eszentriko bat nahasten dituen labirinto filmiko batean murgilduz.
URRIAK 17 (Frontoia)
TRANNCE (21:30)

JOHN DEALER & THE COCONUTS (23:00)
LA PERRA BLANCO (00:30)
URRIAK 18 (Frontoia)
ESANEZIN (20:15)
MASKAK (23:00)
BENGO (00:30)
Musika taldeez gain, uneoro izango dugu gustu onez pintxatutako musika Frontoiko gunean DJ Necorari (ostiralean) eta DJ Rïkori (larunbatean) esker, eta jan edanik ez da faltako.


Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!