2025eko urriaren 16, 17 eta 18an ospatu genuen Ordiziarrock jaialdiaren XXII. edizioa. Bertan eskaini genituen Enarak dokumentalaren emankizuna, Trannce, John Dealer & the Coconuts, La Perra Blanco, Esanezin, Maskak, Bengo eta Necora eta Rïko DJak. Unai Lizarzaren (instagram.com/unailizarza) bideo honetan ikus dezakezue zein giro paregabe bizi izan genuen.
Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!