• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar

ORDIZIARROCK

0
  • Blog-a
  • Zer da Ordiziarrock?
  • Sarrerak
  • Ordiziarrock lagunak

2023-10-01 by Ordiziarrock

Ordiziarrock XX 2023

XX.a izango da, berezia, eta horren mailako kartela osatzea lortu dugula uste dugu. Zer deritzozue? Urriaren 19a iristeko gogotsu?

(Hasiberrientzako oharra: kontzertu guztiak DEBALDE izango dira)

Pello Ramirez akordeoi eta biolontxelo jotzaile ordiziarrak eta Nacho Soto pianista asturiarrak irekiko dute 20. urteurreneko jaialdia, D’elikatuzen, urriaren 19an.

Ohikoa denez, jaialdiari hasiera emango dion kontzertua intimoagoa izango da frontoiko kontzertuen aldean, eta aurtengoa are bereziagoa izango da etxeko artista handi baten eskutik etorriko baita.

Ostiralean, urriaren 20ean, Josetxu Piperrak etorriko da Riber Rock Bandak lagunduta Piperrak talde mitikoaren abestiekin frontoia girotzera. Josetxu Piperrak, Piperrak punk talde mitikoaren liderra, ezenatokietara bueltatu zen 2015ean Riber Rock Band taldearekin. Ezagunak beraien kritika sozialagatik eta gira internazionalengatik, erronka juridikoei aurre egin zieten baina musika berria sortzen jarraitzen dute, haien gogo errebelde iraunkorra erakutsiz.

Egun berean, eta Gipuzkoako kostatik bertatik, Zarauztik etorriko zaizkigu Andrea, Nerea, Jone eta Imanol, Ginger taldeko kideak, postpunk doinuak beso azpian, eta iaz kaleratutako lehen lan luzea oinarri.

Ederki berotuko du ostiraleko giroa Bake Faltsuak. Ordiziako punk rock taldea izango dugu frontoian urriaren 20an. 2019an ‘Bestelako ezpala’ lana kaleratu zutenetik eszenatoki gainean zaildutako musikari gazteok igoko dira oholtzara Beti Alaiko frontisean.

Belako izan zen Ordiziarrock XX 2023aren lehen baiztapena, aurreko jaialdia amaitu eta biharamunean. Mungian sortu eta mundu osora zabaldu den taldea izango da aurtengo jaialdiko kartelburu nagusietako bat, eta hankaz gora jarriko du frontoia larunbatean, urriaren 21ean, zuzeneko indartsu bezain kitzikagarriarekin. Gainera, disko berria kaleratu eta egun gutxira etorriko zaizkigu, beraz, pribilegiatuak izango gara.

Kerobiak, bi hamarkadako ibilbide luze eta oparoa duen talde iruindarrak, ez du gure 20. urteurrena galdu nahi izan, eta iaz osasun arazoengatik huts egin ostean, gure artean izango dugu urriaren 21ean.

Hip Hopak eta Rapak ere izango dute lekua, Balloon Frameren eskutik. Larunbatean igoko dira frontoiko oholtza gainera mikroak eskuan.

Azkenik, ezin aipatu gabe utzi, frontoian giroa denbora guztian gori-gori mantentzeko DJ apartak izango ditugula: ostiralean Balins Rock & Roll DJ eta larunbatean N-Lezz.

Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen

Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!

Filed Under: Uncategorized Tagged With: 2023, bake faltsua, balloon frame, belako, delirium tremens, euskal musika, ginger, indie, kerobia, kontzertuak, musika, ordizia, Ordiziarrock, pello ramirez, rock

sidebar

sidebar-alt

Copyright © 2026 · Ordiziarrock ekintzak
COOKIEN ERABILERA
Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu erabiltzaileentzako esperientzia onena eskaintzeko. Gune hau erabiltzen jarraitzen baduzu, onartzen duzula suposatuko dugu.
EZ DUT ONARTZENONARTU

Manage consent

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT