Izugarria izan zen urriaren 19tik 21era ospatu genuen jaialdia, urteurren borobilak eskatzen zuenaren mailakoa. Arriki.eus-ek ederki jaso du bizi izan genuena bideo honetan.
Baina hau dena ez zen posible izango Ordiziarrock osatzen dugun lantaldeari esker izango ez balitz, eta jada lantaldearen parte sentitzen ditugun laguntzaile guztiengatik ez balitz… Oholtza gainean eta teknika arloan aritu zirenak ahaztu gabe, noski. Guztiei, eskerrik asko!
Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!