Lehen baiztapena izan zen, aurreko jaialdia amaitu eta biharamunean. Mungian sortu eta mundu osora zabaldu den taldea izango da aurtengo jaialdiko kartelburua, eta hankaz gora jarriko du frontoia larunbatean zuzeneko indartsu bezain kitzikagarriarekin. Gainera, disko berria kaleratu eta egun gutxira etorriko zaizkigu, beraz, pribilegiatuak izango gara.
Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!
