Ordiziako punk rock taldea izango dugu frontoian ostiralean. 2019an ‘Bestelako ezpala’ lana kaleratu zutenetik eszenatoki gainean zaildutako musikari gazteok igoko dira oholtzara Beti Alaiko frontisean.
Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!
