Oki Moki, BAMMS, Ezpalak, Noir Socha, Sua eta Grises. Musika talde horiexek osatzen dute aurtengo kartela, maila handikoa eta askotarikoa.
Urteko jaialdi nagusia bueltan da, ohiko datan, eta egoerari egokitutako baldintzetan, hau da, unean uneko neurriak hartuta eramango dugu aurrera.
Kontzertuak kanpoko frontoian izango dira, beti bezala, eta ate irekiera 20:00etan izango da ostiralean, eta 19:00etan larunbatean.
Sarrerak, berriz, urriaren 9an jarriko dira salgai, 09:00etatik aurrera, hemen.
OKI MOKI
BAMMS
Ezpalak
Noir Socha
SUA
Grises
