Martxoaren 8ko ekitaldien barruan, bakarlari nafarra izango dugu kontzertua ematen.
Martxan da berriz ere D’elikatuz kontzertu txikietarako gure areto gustukoena. Birusaren gorabehera bortitzak jarritako oztopo handienak gainetik kenduta, kontzertuei ekingo diegu berriro bertan.
Hala, abeslari nafarrak, Pleura taldeko partaideak, bere abestiak ekarriko dizkigu martxoaren 3an, 19:00etan. Ez da aurrez sarrerarik erosi beharko, baina emanaldia gustatuz gero, esker onez hartuko dugu zuen ekarpena alderantzizko sarreraren bitartez. Era berean, gogoratu Ordiziarrocken laguna egiteko ere aukera badagoela bazkidetzaren atalean.
Martxoaren 3an D’elikatuzen izango gara zuen zain.
