Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta dohainik izango da, beti bezala.
“Emaitzak azkar eta haundik izatea espero deun garai inmoral eskrupuluipeko hotan, nere aurreneko lana ein det, 3 urtetan nere burue eta gorputze ezautuz mimatu detena, etxen, bakarrik eta lasai inorren mandamendu bertikalak jasobe eta erabat normalizau deun gizarte azkar hontatik al dan urrutina”. Horrela aurkezten du ‘Pitxu’k bere “Ez dut amets handirik” lana, gurean aurkeztuko duena.
Arkaitz Artola Arnaiz musikaria eta goi mailako soinu teknikaria da, eta Argazki bat behelainoan proiektuarekin etorriko zaigu, “Segurtasun eza” diskoa kaleratu berritan.
