Unidad Alavesaren CD bat, Noir Socharen beste bat, eta Ekirocken garagardo kaxa bat irabazi nahi dituzu? Bazkidea bazara, ostiral eguerdira arte itxarotea besterik ez duzu, zortea izan duzun jakiteko.
Ordiziarrock laguna bazara, ez duzu ezer egin behar, automatikoki sartuko dira zozketan ostirala baino lehenago bazkideen zerrendan daudenak. Bazkide ez bazara, zeren zain zaude?
Ordiziarrocken bazkidetza kanpaina abian jarri genuean adierazi genizuenez, abantailen artean zozketetan parte hartzeko aukera izatea ere badago, eta iritsi da unea.
Oraingo honetan, gainera, ondo hasteko, saria potoloa izango da: bi CD eta garagardo kaxa bat.
Alde batetik, Unidad Alavesaren CDa izango dugu. Talde ataundarra azken diskaren aurkezpen biran murgilduta dago, eta gogoangarria izan zen 2019ko jaialdian eman zuen kontzertua.
Bestetik, Noir Sochak kaleratu berri duen EPa ere eskuratuko du irabazleak, talde ordiziarraren lehenengo lana.
Eta azkenik, CD horiek entzunez zintzurra freskatzeko Ekirockek Basabe artisau garagardogileekin elkarlanean egindako garagardo kaxa bat.
Zozketa ostiral honetan, hilaren 21ean, egingo da, 10:00etan, eta sare sozialetan argitaratuko dugu irabazlearen izena eta zozketa nola egin den erakusten duen bideoa.
