Urtarrilaren 12an Starblues, 26an Esanezin, eta otsailaren 23an, Vietcong68. Guztiak doan, eta D’elikatuzen.
2023a amaitu genuen eran hasiko dugu 2024a: kontzertuekin. Hala, urtarrilaren 12an Starbluesek bere azken lana, “Bizi berri baten gezurra”, aurkeztuko digu eta primizian eskuratu ahal izango da formatu fisikoan.

Bi aste geroago, urtarrilaren 26an, Altzagaratetik jaitsiko zaigu Esanezin duela aste gutxi kaleratutako “Erretratu bat” ordiziarron aurtean aurkeztera.

Otsailaren 23an, berriz, Vietcong 68ren puk rock doinuek hartuko dute D’elikatuz.

Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!