Duela bi urte Zetakekin egin genuen formatu bera baliatuta, Jon Maia eta bere lantalde osoa etorriko da ‘Kantu bat gara’ ikuskizun berezi eta hunkigarriarekin. Sarrerak hemen izango dituzue salgai astelehenetik aurrera, eta bazkideen artean hiruko mahai bat zozketatuko dugu.
Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!
‘Kantu bat gara’ emanaldiak ez dira kontzertu soilak izaten: Jonek euskal kulturaren, historiaren eta identitatearen ikuspegi partikular bat zabaltzen du bere kantutegiaren bidez, hitzaren emozioa kantu bihurtuz eta publikoaren konplizitatea bilatuz beti. Urteotan hainbat talde eta abeslarien letragilea da Jon Maia eta kantu horien bidez bidaia bat proposatzen dute bere emanaldiek. Besteak beste Negu Gorriak, Benito Lertxundi, Gari, Anari, Gozategi, Mikel Urdangarin, Ken zazpi edo Pirritx eta Porrotxentzat idatzitako kantuek osatzen dute bere zuzenekoetako kantutegia.
Beste mundu bat posible dela eta txarrenari onena ateratzea izaten dira Jonen aldarrikapenetako bi.
