Ekirock proiektuaren berri izango duzue, baina badaezpada ere, apuntatu aurkezpen data hauek, bertatik bertara ikusteko: Apirilak 16, Añorgako Amassorrain ikastolan; apirilak 17, Añorgako Izpiak jaialdian; ekainak 4, Lakuntzako Herri eskolan eta kontzertua ere egongo da.
Ekirock eguzkiaren izpiek sortutako energia baliatzen duen bizikleta bat da. Baina zertarako baliatzen du energia hori? Ba, bizikleta iristen den toki guztietara musika eramateko. Udaberria hasi den honetan, eguzkia ere gehiago ikusiko dugu, eta horrekin batera, Ekirock agertuko zaigu edozein txoko girotzen.
Ez galdu Ekirocken emanaldiak, eta ez galdu Ordiziarrockeko bazkide izateak dakartzan abantailak, emanaldietan deskontuak izango baitituzue!
