Ordiziarrocken bazkide edo lagunok, zortea zuekin egon dadila, udako zozketa oso potoloa izango baita! Datorren astean iragarriko dugu nor den irabazlea, eta uztailaren 20an, Bluestuntzan, emango dugu saria.
Hona hemen saria:
DENA: CDa, biniloa, liburuxka eta poltsa.
PETTI: CDa
Joseba Irazoki eta lagunak: 2 binilo, zazpi hazbeteko biniloa eta CD bat
Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!
