• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar

ORDIZIARROCK

0
  • Blog-a
  • Zer da Ordiziarrock?
  • Sarrerak
  • Ordiziarrock lagunak

2022-05-09 by Ordiziarrock

HABI, maiatzaren 26an, D’elikatuzen

Yeray Gasconek eta Jon Ander Artolak osatzen duten bikotea hirugarren diskoa beso azpian etorriko da Ordiziara.

HABI 2018an sortu zen, Jon Ander Artola eta Yeray Gascon taldekideen bideak gurutzatuta. Villabonan jaioak dira biak, eta musikarekiko pasioak elkartu zituen haien bideak.

Horren emaitza da Habi: Jon Anderren bateriaren indarra eta Yerayren gitarraren soiltasuna, azkenaren ahots bereziaren osagarri. Batu eta sei hilabetera plazaratu zuten zortzi kantu biltzen dituen lehen lana: ‘Loratu’.

Konfinamendu garaian iritsi zen bigarren proiektua: azken hilabeteetan sortu zituzten abestiak bildu, findu eta bigarren disko batean jaso zituzten: ‘Koloreak’. Paisaia ugari eta koloretsu baten ispilu da bilduma, eta, hain justu ere, paisaia horren zati da ‘Harri’, bigarren lanaren lehen aurkezpen kantua: erritmo biziz eta jostariz josia. Bigarren aurkezpen kantu gisa ‘Pareidolia’ aukeratu dute, iluntasunean murgildutako melodiez osatutako abesti indartsu bat. Lehen lanaren kasuan bezala, zortzi kantu dituen lana egin dute, Elkar estudioetan Victor Sanchezen gidaritzapean ekoitzia.

Azkenik Villabonakoek, Bermeoko ETXEKALTE taldearekin batuta eta ELKAR estudioen laguntzarekin, “ARIMAK DENBORAN” single bikoitza grabatu dute. Berriro ere Victor Sanchezen gidaritzapean. Bi kantu, bi taldeen estiloak nahastuta eta istorio bakar bat kontatzen dutenak. Sei lagunen harremana eta pasioa batzen denean gertatzen dena. (habi.eus-etik ateratako informazioa)

Filed Under: Uncategorized

sidebar

sidebar-alt

Copyright © 2023 · Ordiziarrock ekintzak
COOKIEN ERABILERA
Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu erabiltzaileentzako esperientzia onena eskaintzeko. Gune hau erabiltzen jarraitzen baduzu, onartzen duzula suposatuko dugu.
EZ DUT ONARTZENONARTU

Manage consent

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT