Berri Txarraken, Duten… eta hainbat proiektutan artitutako bateria jotzailea bere proiektu propioarekin etorriko zaigu. 19:00etan izango da kontzertua, eta 5 euro balioko du sarrerak (kontzertuaren aurretik salgai D’elikatuzen bertan, aforoa bete arte).

Gainera, musika eta kontzertuak ez dira Ordizian amaituko, Zaldibian jarraituko du planak. Zergatik Zaldibian? Ezpalaken eta Lehiotikanen kontzertua antolatu dutelako bertan egun berean (22:00etatik aurrera, Herri Antzokian), eta Galderren kontzertutik atera ostean, taloak egongo dira Zaldibian afari, kontzertuetara tripa beteta joateko.

Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!