Ordiziarrockek ekimen berri bat jarri du abian, “Ordiziarrock lagunak” bazkidetza kanpaina hain zuzen ere.
Guztiontzako zailak izaten ari diren garaiotan, zuen laguntza eskatzera gatoz, baina ez hori bakarrik, zuek proiektu ireki honen parte izan zaitezten nahi dugu.
Horretarako, Ordiziarrocken laguna izateko aukera emango dizuegu, atal honetan azaldu ditugun baldintzetan: Ordiziarrock lagunak.
Urtean 15 euroren truke, Ordiziarrocken ekimenen parte izango zarete, eta gainera, lehen eskutik jasoko duzue ekitaldi guztien informazioa, zozketetan euskal musika taldeen produktuak irabazi ahal izango dituzue, deskontuak, eta beste hamaika abantaila.
Ez pentsatu bitan, eta egin zaitez Ordiziarrocken lagun!
