• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar

ORDIZIARROCK

0
  • Blog-a
  • Hasiera
  • Video Tag
  • Checkout-Result
  • Products

2020-12-12 by Ordiziarrock

Dupla eta Esanezin, abenduaren 19an

Duplak eta Esanezinek Herri Antzokia hartuko dute abenduaren 19an, larunbatean, 19:00etatik aurrera. Sarrerak hemen dituzue salgai.

Dupla Ordiziarrock XVII 2020en egotekoa zen, eta azkenean hemen dugu zuzenean ikusteko aukera. Aguraingo bikotea ezaguna dugu herrian, Baserri Ta Rocken eman zuten kontzertua ahaztezina izan baitzen. Oraingoan ere ikuskizun berezi batekin etorriko zaigu musika elektronikoa era berritzailean jorratzen duen taldea.

Eta arabarrak ezagunak bazaizkigu, zer esango dugu Esanezinen inguruan? Ianire Aranzabe altzagaratearra bere proiektu jaioberria aurkeztera igoko da oholtza gainera, gitarra eta ahotsa lagun dituela.

Filed Under: Uncategorized

sidebar

sidebar-alt

Copyright © 2021 · Ordiziarrock ekintzak