Blues rock instrumentala lantzen duten esperientzia handidun goierritarrek hartuko dute oholtza aurtengo ekitaldian, herriko jaien atarian. Uztailaren 18an, 19:00etan, hasiko da Los notasen kontzertua.
Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!
