Otatza plazak Bluestuntza jaialdia hartuko du, azkeneko urteetan egin izan duen moduan, eta horretarako elkartuko ditugu The Soulanders goierritarrak eta Rachel Therrien ipar-amerikarra, uztailaren 20an.
Therrien tronpeta jotzaile kanadiarra sona handiko musikaria da latin jazz eszenan, eta Bustuntza auzora etorriko zaigu “Mi hogar” izeneko azken lana besapean.
The Soulanders Ordiziako, Lazkaoko eta Ataungo musikariek osatutako soul taldea da.
Kontzertuak 18:30ean hasiko dira, eta betiko moduan, debalde izango dira, xarma berezia duen Otatza plazan.
Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!
