Oianguk, eguraldi onak eta ikasturtearen hasierak Baserri ta Rocken edizio berri bat ekarriko digute aurten ere, eta Eider eta Moonshine Wagon izango ditu protagonista eszenatoki bertikala berezitasun duen jaialdiak, irailaren 16ean. Jan-edanik, noski, ez da faltako.
Oianguko baserriko balkoietara igoko dira, aipatu bezala, Eider eta Moonshine Wagon, 20:00etatik aurrera, guztiz doakoa den jaialdian.
Moonshine Wagon talde gasteiztarrak heavy blue-grass musika jorratzen du duela 10 urtetik.
Eider lazkaotarra Nøgen taldeko ahots nagusia izan zen 2018tik 2022ra, eta “Under alt” diskoa grabatu zuen. 2022an, ordea, bakarkako musika ibilbidean murgildu zen buru-belarri. 2023ko martxoan argitaratu zuen sei abestiko “Loratzen” diskoa, popa, rocka eta elektronika uztartzen dituena.
.
Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!
