Dena ondarrutar hirukoteak bere post-hardcore doinuak ekarriko ditu gurera, zuzeneko indartsu batekin. Noizbait zuzenean ikusi duenak badaki zertaz ari garen.
Kontzertua 19:00etan hasiko da. Gogoratu sarrera dohainik dela eta barra ere jarriko dugula.
Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!
