Bakarlari zumaiarra Delikantuz zikloan edukitzeko ohorea izango dugu. Oihana Rodriguez buru duen proiektua 2022an hasi zen, eta gaurdaino singleak eta lan luzea osatu ditu. Pop elektroniko pertsonal honen erakusgarriaz gozatu nahi izatera, hitzordua duzue apirilaren 10ean.

Horrez gain, ez ahaztu Alde Zaharreko jaien asteburua ere izango dela, eta horren harira hamaika ekitaldi antolatu dituztela.


Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!