Udari agur esateko apropos prestatutako jaialdia bueltan da, eta kartel paregabearekin gainera. Kontzertuak (Sara Zozaya, Ghau, Yaima Orozco eta Ixabe), hitzaldia eta erakusketa egongo dira.
Egitaraua eguerdian hasiko da, eta jan-edana egongo da bertaratzen diren guztein eskura. Esan beharrik ez dago jaialdian erabiliko den argindar guztia eguzki izpiek hornitutako plaken bidez sortua izango dela.


Bestalde, gogoratu Ordiziarrockeko lagun izateak abantailak dituela, eta horren erakusgarri, sorta eder bat zozkatuko dugu lagunen artean aste honetan bertan. Zer bildu dugu opari emango dugun sortan?
- Ekeko el Perro: binilo, CD eta liburuxka
- Modesto NewHouse: biniloa
- Esanezin: CD, kamiseta
- Argazki bat Behelainoan: binilo, CD
- Los Sara Fontan: binilo
- StarBlues: CD
- Metodo Ripley: CD
- Big Bad Man: CD sinatua

Oraindik ez zara Ordiziarrocken lagun edo bazkide egin? zeren zain zaude? Sakatu hemen
Abantaila ugari ditu bazkidetzak: antolatzen ditugun emanaldien berri izango duzu beste inork baino lehenago, deskontuak, zozketetan parte hartuko duzu… eta garrantzitsuena dena, lagundu egingo gaituzu!