Udaren amaierarekin batera, badator aurten ere Aftersun jai berezia. Energia berriztagarrien erabilera ardatz hartuta egiten den kultur ekitaldiak egitarau bete-betea dakar gainera.
Aurtengo musikariak Iker Lauroba eta beste urtaroak, Anari, Yatzé eta Xabier Crehuet izango dira, DJ Jon Ritterrekin batera. Kontuan izan kontzertuak eguzki izpien energiak sortutako argindarrarekin egingo direla.
Antolatutako ekitaldiak haur eta helduentzat daude prestatuta, eta hitzaldi interaktiboaz (Plastic War) eta parapente erakustaldiaz gain, aurtengo berrikuntza globo aerostatikoarena izango da. Ondo irakurri duzue, bai, globo aerostatikoan bidaiatxoa egiteko aukera egongo da.
Nola ez, egun osorako plana izanik, jana eta edana egongo denentzat.
